Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2020ko martxoaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
1404

AGINDUA, 2020ko otsailaren 19koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira 143/1995 Dekretuan aurreikusitako Batzordeko kideak (143/1995 Dekretua, otsailaren 7koa, Sorospenerako Etika Batzordeak sortu eta kreditatzeari buruzkoa).

Sorospenerako Etika Batzordeak sortu eta kreditatzeari buruzko otsailaren 7ko 143/1995 Dekretuaren 4.1 artikuluaren arabera (1995eko martxoaren 2ko EHAA, 43. zk.), Osasuneko sailburuordeari dagokio Sorospenerako Etika Batzordeak kreditatzea, Osasuneko sailburuak hartarako sortutako batzordeak proposatuta.

Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2012ko maiatzaren 9ko Aginduaren bidez (2012ko maiatzaren 29ko EHAA, 104. zk.) –2012ko uztailaren 4ko Aginduaren bidez aldatua (2012ko uztailaren 24ko EHAA, 144. zk.)– eta 2016ko abenduaren 23ko Aginduaren bidez (2017ko urtarrilaren 26ko EHAA, 18. zk.) izendatu ziren batzorde horretako egungo kideak, aipatu dekretuan xedatua gauzatzeko.

Batzorde horretako kideak berritu behar direnez, Euskal Autonomia Erkidegoko Medikuen Elkargoak eta Erizainen Elkargoak egin beharreko proposamenak egin ondoren, eta legeek ematen dizkidaten ahalmenez baliatuz, honako hau

Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kargutik kentzea otsailaren 7ko 143/1995 Dekretuan aurreikusitako Batzordeko kideak, Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2012ko maiatzaren 9ko Aginduaren bidez izendatuak (2012ko maiatzaren 29ko EHAA, 104. zk.), zeina aldatu baitzen 2012ko uztailaren 4ko Aginduaren bidez (2012ko uztailaren 24ko EHAA, 144. zk.) eta 2016ko abenduaren 23ko Aginduaren bidez (2017ko urtarrilaren 26ko EHAA, 18. zk.).

Bigarrena.– Pertsona hauek izendatzea batzorde horretako kide.

Batzordeburua: Jose Luis Quintas Diez jauna; ordezkoa: Xabier Elexpe Uriarte jauna.

Bokalak:

Gorka González de Zárate Ruíz jauna; ordezkoa: Asier Alustiza Etxebarria jauna.

Nuria González Trueba andrea; ordezkoa: Lourdes Moneo Llorente andrea.

Juan Larumbe Ochoa jauna; ordezkoa: Carlos Benito Gómez jauna; biak ere Euskal Autonomia Erkidegoko Medikuen Elkargoaren ordezkaritzan.

Hosanna Parra Vinós andrea; ordezkoa: Pilar Lecuona Ancizar andrea; biak ere Euskal Autonomia Erkidegoko Erizaintzako Elkargoen Taldearen ordezkaritzan.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 19a.

Osasuneko sailburua,

MIREN NEKANE MURGA EIZAGAECHEVARRÍA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana