Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2020ko martxoaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
1403

AGINDUA, 2020ko otsailaren 14koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez eguneratzen baita Diabetes Mellitusari buruzko Euskadiko Aholku Batzordearen osaera.

Osasun sailburuaren 2006ko maiatzaren 8ko Aginduaren bidez sortu zen Mellitus Diabeteari buruzko Euskadiko Aholku Batzordea, diabetearen inguruko gaietan aholku teknikoak emateko organo aholku-emaile gisara, maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuan xedatutakoa betez (dekretu horren bidez, Osasun Saileko Aholku Kontseiluen Araubidea ezartzen da).

Agindu horren 3. artikuluan ezartzen denez, lehendakari batek, idazkari batek eta gehienez 13 bokalek osatuko dute Batzordea, agindu horren 4. artikuluan jasotako banaketaren arabera. Denak ere Osasuneko sailburuak aukeratuko ditu.

2018ko martxoaren 16ko Aginduaren bidez, Osasuneko sailburuak azken aldiz berritu zuen Batzordearen osaera.

Hori dela eta, eta aipatutako arau-aurreikuspenak betetzeko, berritu beharra dago Batzorde horren osaera.

Adierazitakoari jarraituz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Berritzea Diabetes Mellitusari buruzko Euskadiko Aholku Batzordearen osaera. Hau izango da osaera berria:

Lehendakaria: Ana Bustinduy Bascaran andrea.

Idazkaria: Inmaculada Moro Casuso andrea.

Bokalak:

Euskadiko Endokrinologia eta Nutrizioko Elkartearen ordezkaritzan: Miguel Goena Iglesias jauna.

Familia- eta Komunitate-Medikuntzako EAEko eta Nafarroako Erakundearen ordezkaritzan: Francisco Ezkurra Loyola jauna.

Diabetikoen EAEko Elkarteen Federazioaren ordezkaritzan: Xabier Amunarriz Rodríguez jauna.

Euskal Herriko Pediatria Elkartearen ordezkaritzan: Itxaso Rica Echevarría andrea.

Diabetikoen EAEko Hezitzaileen Federazioaren ordezkaritzan: Paloma Jiménez Huertas andrea.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun-zerbitzuen ordezkaritzan: Sonia Gaztambide Sáinz andrea, M.ª Luz Marqués González andrea eta M.ª Iciar Pérez Irazusta andrea.

Osasun Sailaren ordezkaritzan: Iñigo Aizpurua Imaz jauna, Estíbaliz Gamboa Moreno andrea eta Marta López Argumedo andrea.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzaren ordezkaritzan: Marta Camarero Erdoiza andrea eta M.ª Ángeles Antón Miguel andrea.

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 14a.

Osasuneko sailburua,

MIREN NEKANE MURGA EIZAGAECHEVARRIA.


Azterketa dokumentala