Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2020ko martxoaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1357

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 17koa, Hezkuntzako sailburuordearena, unibertsitateaz kanpoko irakasmailetako euskarazko ikasmaterial inprimatuen edizioari zuzenduriko dirulaguntzak esleitzen dituena (EIMA 1 modalitatea).

Hezkuntzako sailburuaren 2019ko uztailaren 30eko Aginduan (EHAA, 2019-08-12) zehaztutakoari jarraituz bete beharreko prozedurak bete ostean eta, aldi berean, agindu horren I. eranskineko 3.2 puntuan adierazitako ebazpen-batzordearen proposamena ontzat emanik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean aipatutako ikasmaterialei ondoan zehazten zaien dirulaguntza ematea.

Bigarrena.– Ebazpen honen II. eranskinean aipatutako ikasmaterialei dirulaguntzarik ez ematea, laguntza-deialdiaren baldintzaren bat betetzen ez dutelako.

AZKEN XEDAPENA

Administrazio-bidea agortzen ez duenez, ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, ebazpena Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 17a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN MAITE ALONSO ARANA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala