44. zk., 2020ko martxoaren 4a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (201 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1331
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 523/2019 prozeduraren ondoriozkoa.
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia) – Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak (adostasunik gabe) 523/2019.
Gaia: MHC.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Paul Nieto Basterreche.
Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2020-01-29an, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Dellir Andres Lozano Mercado demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta oso-osorik ezagutu ahal izango du han.
Barakaldo (Bizkaia), 2020ko urtarrilaren 30a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.