Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2020ko martxoaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1329

EBAZPENA, 2020ko otsailaren 18koa, Energiaren, Meategien eta Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez jarraibideak ematen baitira industria-nabeak epeltzeko instalazioak izapidetzeko.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Nabeetan gasa hartzeko instalazioak ugaritzearekin batera, eta laneko segurtasun-eta osasun-baldintzak hobetzearren, 90eko hamarkadan, industria-nabeetan, ugaritu egin ziren lanpostuak epeltzeko instalazioak, bai erradizio-ekipoen bidez –hodi erradiatzaileak edo plaka erradiatzaileak–, funtzionatzeko gasa erregai gisa erabiltzen dutenak, bai gasa edo gasolioa erregai gisa erabiltzen duten aire sorgailuen bidez, nabea orokorrean epeltzeko.

Bigarrena.– Industriako lurralde-ordezkaritzetan irizpide desberdinak erabili ohi dira instalazio horiek martxan jartzeko izapideak egiteko orduan, eta, gasa hartzeko instalazioen erregelamenduaren eraginpean egonik, instalazio termikoen erregelamenduaren eraginpean ere egon litezke.

Hirugarrena.– 1027/2007 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamenduak (aurrerantzean, EITE) ezarri zuen eraikinen instalazio termikoei ikuskapenak egiteko beharra. Ondorio horietarako, 1027/2007 Errege Dekretuaren lehenengo artikuluak dio erregelamendu horren xedea dela, pertsonen ongizate- eta higiene-eskariari erantzuteko, instalazio termikoek eraikinetan bete behar dituzten energía-efizientziako eta segurtasuneko eskakizunak ezartzea –horiek diseinatzean eta dimentsionatzean, gauzatzean, mantentzean eta erabiltzean–, bai eta eraikinen instalazio termikoko izaera betetzen dutela, egiaztatzeko, prozedurak zehaztea ere; industria nekazaritza edo bestelako prozesuetako instalazio termikoak, ordea, bere aplikazio-eremutik kanpo utzi zituen langileen ongizate termikoaren eta higienearen eskariari erantzutera bideratuta ez dagoen zatian.

Gainera, EITEk ezartzen duenez, instalazio termikoak aldizka ikuskatu behar dira, hots, instalazio termiko gisa izapidetu ziren mota horretako instalazioak bost urtean behin ikuskatu behar dira nahitaez.

Laugarrena.– Aparatu horiek erabiltzen dituzten industria-nabeak epeltzeko metodoa da beroaren zuzenean igortzea beroarekiko esposiziopean dagoen eremuaren gainean, nabeen tenperatura, hezetasun-baldintzak eta barneko airearen kalitatea kontrolatu gabe, eta funtzionamendu horrek berak eragiten du nabe horiek instalatzearen xedea ez izatea EITEn hori aplikatzen zaien instalazioen xede gisa ezarritakoa.

Bosgarrena.– Kontuan izan behar da, gainera, energia hornitzeko instalazioa eta errekuntza-produktuen hustuketa instalatzaile gaitu batek egiten dituela; beraz, hodien neurriak eta instalazioaren segurtasuna bermatuta daude.

Hori ikusita, eta sail honetako hiru lurralde-ordezkaritzetan mota horretako instalazioetarako kontrolak eta izapideak homogeneizatzeko, jarraibide hau ematen dut:

Lehenengoa.– Instalazio berriak. Ebazpen hau indarrean jartzen denetik aurrera egingo diren instalazio berriak izapidetuko dira erabiltzen duten energia-iturriak duen araudiaren araberako instalazio gisa, soilik, eta egongo dira horrek ezartzen dituen ikuskapen- eta mantentze-araubidearen menpe, bai eta sorgailuen fabrikatzaileak ematen dituen mantentze-jarraibideen menpe ere.

Bigarrena.– Lehendik dauden instalazioak. Jarraibide honen xede diren instalazioak gaur egun martxan badaude eta instalazio termiko gisa izapidetu badira, aurrerantzean ez dira instalazio termikoen erregelamenduan ezarritako mantentze-erregimenaren eta ikuskapenen mende jarri beharko, haien potentzia erabilgarria edozein dela ere.

Hirugarrena.– Lehendik dauden instalazio mistoak. Instalazio termiko gisa izapidetutako egungo instalazioetan, zati batean ebazpen honen eraginpean badaude eta beste zati batean Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamendua aplikatu behar bazaie aurrerantzean, EITEaren mantentzeko eta ikuskatzeko araubidea erregelamendu hori aplikatu behar diren zatiari baino ez zaio aplikatuko.

Laugarrena.– Jakinarazpena. Jakinaraz bekie inplikatutako agente profesionalei eta argitara bedi Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Bosgarrena.– Indarrean jartzea. Ebazpen honek ondorioak izango ditu sinatu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 18a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.


Azterketa dokumentala