Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2020ko martxoaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
1299

EDIKTUA, 2622/2019 prozedura arrunteko apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Gipuzkoako Probintzia Auzitegia. Bigarren Sekzioa. Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.

Errekurtsoa: apelazio-errekurtsoa, 2622/2019 prozedura arruntaren ondoriozkoa (2000ko Pzl).

Errekurtsogilea: Ignacio Tomas Garcia Ordoñez jn.

Abokatua: Santiago Garcia Ordoñez jn.

Prokuradorea: Tomas Salvador Palacios jn.

Errekurritua: Donostiako Jose Elosegi Alkatearen etorbideko 113. zenbakiko jabeen erkidegoa.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Errekurtso horretan, epaia eman da 2019-11-08n. Hona hemen epaitza:

«EPAITZA

Ignacio Tomás García Ordoñez jaunaren ordezkaritzak aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren aurka egiteko arrazoia baietsita, Donostiako Jose Elosegi Alkatearen etorbideko 113. zenbakiko jabeen erkidegoak aurretiaz alegatutakoa, adierazi behar dugu eta adierazten dugu ez dela egokia izan errekurtso horren izapideak egitea onartzea eta irmo bihurtzen dela Donostiako Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiak 559/2017 autoetan 2019ko otsailaren 13an eman zuen epaia, aipamenik gabe apelatzaileak erabilitako funtsezko arrazoiei dagokienez.

Errekurtsogileari ezarri zaizkio gorako errekurtso honetan sortutako kostuak.

Jatorriko epaitegiko Justizia Administrazioren letraduak transferi beza Ignacio Tomás García Ordoñez jaunak egindako gordailua errekurtso ezetsien eta ez-onartuen gordailu-kontura.

Ebazpen honen aurka, kasazio-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da sala honetan, hogei eguneko epean, PZLren 477. artikuluan jasotako kasuetan. Aurkeztu ahal izango da, orobat, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa, PZLren 469. artikuluan jasotako kasuetan, eta, gainera, kasazio-errekurtsoa aurkeztu gabe aurkeztu ahal izango da, PZLren 477.2 artikuluaren 1. eta 2. puntuetan aipatutako ebazpenen aurka, kasazioan errekurritu baitaitezke.

Errekurtsoak aurkezteko, beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada, eta 50 euro, arau-hauste prozesalarengatiko aparteko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean, ez dira izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Hau da kontuaren zenbakia: 1858/0000-12-2622/19. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta sarrera-ordainagirian, kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» dela adierazi eta 06 kodea ipini beharko du kasazio-errekurtsorako, eta 04 kodea, berriz, arau-hauste prozesalarengatiko aparteko errekurtsorako. Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. XG).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. apartatuan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatzen dugu.

Maria Paloma Echeberria Galarza demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia / San Sebastián, 2020ko otsailaren 3a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala