Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2020ko martxoaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
1296

EBAZPENA, 2020ko otsailaren 20koa, Merkataritzako zuzendariarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da agindu honetako 2019ko ekitaldiko dirulaguntzen onuradunen zerrenda: Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2019ko uztailaren 2ko Agindua, hiri-merkataritzako lankidetza, dinamizazio eta lehiakortasuneko zona-estrategiak sustatzera bideratutako laguntzen Hirigune programa arautzen duena.

Dirulaguntza publikoak emateko orduan, ezinbestean bete behar da publikotasunaren printzipioa. Hori dela eta, esleipendunei ebazpenaren berri eman ondoren, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2019ko uztailaren 2ko Aginduaren 17. artikuluko 6. puntuan xedatutakoaren arabera, Merkataritza zuzendariak, honako hau

EBAZTEN DU:

Artikulu bakarra.– Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2019ko uztailaren 2ko Aginduan aurreikusitako laguntzei dagokienez, 2019ko ekitaldian, onuradun izan direnen zerrenda argitaratzea Merkataritza zuzendariaren ebazpenaren arabera, honekin batera doan zerrendako kideei jakinarazi ostean. Agindu horretan arautu ziren Hirigune – hiri-merkataritzako lankidetza, dinamizazio eta lehiakortasuneko zona-estrategiak sustatzera bideratutako laguntzak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 20a.

Merkataritzako zuzendaria,

ALFONSO GARCÍA ALONSO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala