Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2020ko otsailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1226

EDIKTUA, diru-kopuru bat erreklamatzeko 230/2019 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 230/2019 prozedura arrunta.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, honako hau erabaki da:

– Constantin Cosmin Iordanescuri ediktu bidez jakinaraztea 2020-01-27an prozesu horretan emandako epaia. Ebazpenaren kopia eskuragarri du bulego judizial honetan, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.

Ebazpen horren aurka, apelazio errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.

Aipatutako pertsonaren egungo bizilekua edo egoitza ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki taulan, honako eginbide hau gauzatu ahal izateko: jakinarazpena.

Bilbao (Bizkaia), 2020ko urtarrilaren 31.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala