41. zk., 2020ko otsailaren 28a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (207 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1223
EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 583/2019 prozeduraren ondoriozkoa.
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia), Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.
Judizioa: behin betiko neurriak aldatzekoa, 583/2019.
Gaia: neurriak aldatzea.
Demandatzailearen prokuradorea: Jose Felix Basterrechea Aldana.
Judizio horretan erabaki hau hartu da:
– Ediktu honen bidez Manuel Carmona Bueno jakinaraztea 2020-02-05ean aipatu prozesuan eman den epaia. Interesdunak bulego judizial honetan dauka epaiaren kopia, oso-osorik haren berri izan dezan.
– Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den eran.
Pertsona horren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzen da, jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Barakaldo, 2020ko otsailaren 6a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.