Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2020ko otsailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1219

AGINDUA, 2020ko otsailaren 21ekoa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baita Euskadiko Liburutegien Aholku Batzordearen osaera berria.

Abenduaren 30eko 232/2008 Dekretuak Euskadiko Liburutegien Aholku Batzordearen osaera, izendapen-sistema, antolaketa eta funtzionamendu-araubidea ezartzen ditu, Euskadiko Liburutegiei buruzko urriaren 26ko 11/2007 Legeak xedatutakoaren arabera.

Dekretu horrek, 4. artikuluan, Euskadiko Liburutegien Aholku Batzordearen osaera ezartzen du, eta, horren arabera, liburutegien arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailburuordea izango da batzordearen presidentea, eta arlo horretako eskumenak dituen Eusko Jaurlaritzako zuzendaria izango da presidenteordea.

Aipatutako erregelamendu-xedapenak, halaber, aurreikusten du gehienez 13 bokal izendatuko direla Euskadiko Liburutegien Aholku Batzordeko kide, hainbat entitate eta erakunderen ordezkari gisa, bai eta idazkari bat ere.

Aurreko agindua betez, Kulturako sailburuaren 2009ko martxoaren 26ko Aginduaren bidez, Euskadiko Liburutegien Aholku Batzordearen osaera onartu zen.

Bestalde, 232/2008 Dekretuaren 5. artikuluak adierazten duenez, Eusko Jaurlaritzan kulturaren arloko eskumena duen saileko titularraren agindu baten bidez izendatuko dira Euskadiko Liburutegien Aholku Batzordeko kideak, karguagatik izendatzen direnak izan ezik. Horrez gain, artikulu horren bigarren apartatuak jasotzen duenaren arabera, batzordekideen agintaldia lau urtekoa izango da, eta behin eta berriz berritu ahal izango da beste lau urtetarako. Agintaldia amaitutakoan ere jarraituko dute beren funtzioak betetzen, harik eta haien ondorengo kide berrien izendapenak indarrean jartzen diren arte.

Euskadiko Liburutegien Aholku Batzordeko kideak izendatu zirenetik igaro den denbora kontuan hartuta, eta batzorde hori berritzeko beharra dagoela egiaztatu denez, beharrezkotzat jotzen da Euskadiko Liburutegien Aholku Batzordeko beste bokal batzuk –bai eta idazkaria ere– izendatzea, eta horren berri emango da, denek jakin dezaten.

Hori dela bide, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskadiko Liburutegien Aholku Batzordeko kide-kargutik kentzea honako bokal hauek, eta eginiko lanagatik eskerrak ematea:

– Felisa Sanz Etxeberria, Gregorio Layana Martínez eta José Egaña Makazaga (irakurketa publikoko sarea ordezkatuz).

– Eva María Martín Ugarte (unibertsitateetako eta ikastetxe publikoetako liburutegiak ordezkatuz).

– Gloria Osacar Arraiza (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren mendeko liburutegiak ordezkatuz).

– Francisca Pulgar Vernalte (liburutegien arloan eskumena duten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko organoak ordezkatuz).

– Rosario Valverde Tejedor eta Gerardo Luzuriaga Sánchez (liburutegien eta ondare bibliografikoaren arloan prestigioa duten pertsonak, erakundeak eta elkarteak ordezkatuz).

– Teresa Castro Legorburu (Arabako Foru Aldundia ordezkatuz).

– Montserrat Petralanda Gorrotxategi (Bizkaiko Foru Aldundia ordezkatuz).

– Carmen Bilbao Ariño (Gipuzkoako Foru Aldundia ordezkatuz).

Bigarrena.– Euskadiko Liburutegien Aholku Batzordeko bokal hauen eta idazkariaren izendapena onartzea:

a) Irakurketa publikoko sarea ordezkatuz:

– Ziortza Onaindia Bereziartua.

– Laura García Apellaniz.

– Arantza Urkia Etxabe.

b) Unibertsitateetako eta ikastetxe publikoetako liburutegiak ordezkatuz, haiek izendatuta:

– Lourdes Sáenz del Castillo.

c) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren mendekoak izan arren irakurketa publikoko sarean sartuta ez dauden liburutegiak ordezkatuz:

– Irune Zumalde Igartua.

d) Liburutegien arloan eskumena duten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko organoak ordezkatuz:

– Francisca Pulgar Vernalte.

e) Liburutegien eta ondare bibliografikoaren arloan prestigioa duten pertsonak, erakundeak eta elkarteak ordezkatuz:

– Obdulia Vélez Pérez.

– Fernando Pérez Urquijo.

f) Arabako Foru Aldundia ordezkatuz:

– Teresa Castro Legorburu.

g) Bizkaiko Foru Aldundia ordezkatuz:

– Ana Ares Martínez.

h) Gipuzkoako Foru Aldundia ordezkatuz:

– Susana Araiz Ramírez.

i) Idazkaria:

– Patricia Acebes Hernández.

Hirugarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 21a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala