Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2020ko otsailaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1115

IRAGARKIA, Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendariaren komunikazio bat jakinarazteko dena, zeinaren bidez eranskinean ageri diren funtzionarioei zenbateko bat itzultzea xedatzen baita.

Aipatutako adierazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, honako ohar hauekin:

1.– Espedientea eta ebazpen proposamenaren testu osoa eskuragarri ditu Giza Baliabideen Zuzendaritzan, hau da, Erandioko administrazio-zerbitzuetan (Larrauri Mendotxe bidea 18, 48950 Bizkaia), Ertzaintzako Langileen Kudeaketa eta Administrazio Arloan, alegia.

2.– Interesdunak hamar egun balioduneko epea du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, alegazioak egiteko eta frogak proposatzeko. Era berean, alegaziorik edo froga-proposamenik egiten ez badute, ados daudela ulertuko da.

Epe hori igarota, eta, hala badagokio, aurkeztutako alegazioak eta frogak ikusita, prozedurari amaiera ematen dion administrazio-egintza emango da, eta bidezkoa den ebazpena ere bai.

3.– Interesdunak hilabeteko epea du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, 240 euroko zenbatekoa itzultzeko, IBAN ES42 20950611051090956854 banku-kontuan sartuta, eta adierazi behar zaio, horrela egiten ez badu, ebazpena irmoa denean, espedientea agentzia betearazleari igorriko zaiola, premiamendu-bidetik edo zuzenbidez prozesatzen den beste edozein bidetatik kobra dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 10a.

Giza Baliabideen zuzendaria,

MIREN KARMELE ARIAS MARTÍNEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala