Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2020ko otsailaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1108

IRAGARKIA, 2020ko otsailaren 14koa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Zerbitzu zuzendariarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan bideratutako 917/2019 (2. sekzioa) prozedura arruntean interesa dutenak epatzen baitira.

Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Zerbitzu zuzendariak erabaki du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari helaraztea prozedura honekin lotutako administrazio-espedientea: 917/2019 (2. sekzioa) prozedura arrunta, AGISAS (Gipuzkoako Gizarte Integratzaileen eta Animatzaile Soziokulturalen elkartea) eta BIGITE (Bizkaiko Gizarte Laguntzaile eta Animatzaile Sozio Kulturen Elkartea) elkarteek eskatua, Euskal Autonomia Erkidegoko adinekoentzako egoitza-zentroei buruzko uztailaren 30eko 126/2019 Dekretuaren aurka.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen beren interesak defendatzeko, hala nahi badute, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 14a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.


Azterketa dokumentala