Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2020ko otsailaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
1096

AGINDUA, 2020ko otsailaren 5ekoa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez Adikzioen Euskal Batzordearen osaera izendatzen baita.

Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzko apirilaren 7ko 1/2016 Legeak VI. tituluaren bigarren kapituluan arautzen ditu adikzioen arloko koordinazio, zuzendaritza, kontsulta, aholkularitza eta gizarte-partaidetzako organoak. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko organoei dagokienez, Adikzioen Erakundearteko Koordinazio Batzordea, Eusko Jaurlaritzari laguntza eta asistentzia emateko organoa, eta Adikzioen Euskal Batzordea arautzen dira.

1/2016 Legeak sortu ditu organoak, eta 72.4 (Adikzioen Erakundearteko Koordinazio Batzordea), 74.3 (Adikzioen Euskal Batzordea) eta 73.1 (Laguntza eta asistentzia organoa) artikuluetan aurreikusitako egitura, antolakuntza eta eskumenak arautu dira, 1/2016 Legean bildutako erakunde-egitura garatzeari buruzko otsailaren 20ko 25/2018 Dekretuaren bitartez.

25/2018 Dekretuaren 6. artikuluak, 1/2016 Legearen 73. artikuluarekin bat etorriz, esaten du Adikzioen Euskal Batzordea adikzioen aurka diharduten sektore sozialen partaidetzarako organo gorena dela, eta aholkularitza emango duela adikzioen arloko lege-proiektuak, erregelamenduak eta planak egiten direnean. Adikzioen Euskal Batzordeko bokalak hautatu eta izendatzea dela-eta, 25/2018 Dekretuaren 10. artikuluak esaten du ezen, behin bokalak hautatuta, batzordeburuak izendatuko dituela.

Bokalak hautatu ondoren, Osasuneko sailburuaren 2018ko uztailaren 13ko Aginduaren bitartez, Adikzioen Euskal Batzordeko kideak izendatu ziren (2018ko uztailaren 24ko EHAA, 142. zk.).

Karguen iraupenari dagokionez, 25/2018 Dekretuaren 12. artikuluak dio Adikzioen Euskal Batzordeko bokalak lau urteko eperako hautatuko direla, eta izendapen horiek berritu ahal izango direla, non eta hautaketa edo izendapena egin duen erakundeak edo arduradunak ez dituen berariaz kargutik kentzen; halakorik gertatuz gero, ordezkoak beteko du kargua agintaldia bukatu arte.

Duela gutxi kargugabetzeak eta izendapenak egin direnez, Adikzioen Euskal Batzordearen osaera berritu behar da.

Azaldutako guztiagatik, eta indarreko legeriak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honako jaun-andre hauek izendatzea Adikzioen Euskal Batzordeko kide:

Batzordeburua: Miren Nekane Murga Eizagaechevarria. Osasuneko sailburua.
Batzordeburuordea: Juan Jose Aurrekoetxea Agirre. Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria.
Idazkaria: Irune Urbitarte Artano. Laguntza eta asistentzia organoko teknikaria.
Bokalak:

a) Bokal bat, Adikzioen Erakundearteko Batzordean ordezkaritza duen Eusko Jaurlaritzako sailetako bakoitzetik:

1. bokala: Lehendakaritzaren ordezkari gisa:

Titularra: Nicolas Basarrate Hormaechea.

Ordezkoa: Gonzalo Lopez Revuelta.

2. bokala: Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren ordezkari gisa:

Titularra: Miren Irune Muguruza Mendarte.

Ordezkoa: Noemí Ostolaza Arcauz.

3. bokala: Osasun Sailaren ordezkari gisa:

Titularra: Konrado Mugertza Urkidi.

Ordezkoa: Lucia Torrealday Berrueco.

4. bokala: Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren ordezkari gisa:

Titularra: Olga Santamaria Navaridas.

Ordezkoa: Silvia Colmenero Salgado.

5. bokala: Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren ordezkari gisa:

Titularra: Jon Redondo Lertxundi.

Ordezkoa: Aitziber Atorrasagasti Calcedo.

6. bokala: Segurtasun Sailaren ordezkari gisa:

Titularra: Beatriz Anitua Zabaleta.

Ordezkoa: Elia Urresola Clavero.

7. bokala: Lan eta Justizia Sailaren ordezkari gisa:

Titularra: Inés Ibañez de Maeztu Izaguirre.

Ordezkoa: Iñaki Basauri Bengoa.

b) Bokal bana, hiru foru-aldundien izenean:

1. bokala: Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkari gisa:

Titularra: Oscar Seco Revilla.

Ordezkoa: Iñigo Alvear Lekue.

2. bokala: Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkari gisa:

Titularra: Maite Peña López.

Ordezkoa: Maria Jesús Belén Larrion Cortabarria.

3. bokala: Arabako Foru Aldundiaren ordezkari gisa:

Titularra: Ana Belén Otero Miguelez.

Ordezkoa: Begoña Moraza Berasategui.

c) Euskadiko Udalen Elkarteak (Eudel) izendatutako kideak:

Juan Ramón Urkijo Etxeguren.

José Eduardo Terroba Cabezón.

Maite Lombide Lizarralde.

Ander Figuerido Zubiria.

Aitor López Vázquez.

Juan Ignacio Armentia Fructuoso.

d) Lau bokal, laguntza eta asistentzia organoak izendatutakoak ospe eta gaitasun aitortua duten pertsonen artean:

Juan Manuel Gonzalez de Audikana de la Hera.

Joseba Zalakain Hernández.

Xabier Arana Berastegui (titularra) eta Isabel German Mancebo (ordezkoa).

Jose Antonio de la Rica Jiménez (titularra) eta Marisol Mondragón Egaña (ordezkoa).

e) Bost bokal, Eusko Legebiltzarrak izendatuta:

Iñaki Markez Alonso.

Javier Ruiz Fernandez.

Gonzalo MacGragh.

Carmelo Barrio Baroja.

Eba Blanco de Angulo.

f) Lau bokal, Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza zabalena duten sektorearteko enpresa-erakundeek izendatuta. Enpresa-erakunde horien artean, ostalaritzaren, teknologia berrien eta ausazko jokoen arloetakoak ere hartu dira kontuan. Confebask:

1. bokala:

Titularra: Amaia Lopez Iriondo.

Ordezkoa: Virginia Múgica Conde.

2. bokala:

Titularra: Nerea Zamacola Garate.

Ordezkoa: Maria Jose Irastorza Estensoro.

3. bokala:

Titularra: Fernando Raposo Bande.

Ordezkoa: Gonzalo Pérez Gonzalo.

4. bokala:

Titularra: Montse Ruiz Mitjans.

Ordezkoa: Leire Hernando Suarez.

g) Ordezkari bat, txandaka, Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia sozialeko enpresa-erakundeek izendatuta:

Titularra: Karmele Artaraz Etxebarria.

Ordezkoa: Marta Cariñanos Lozano.

h) Kide bat, ordezkaritzarik handiena duten erakunde eta konfederazio sindikaletako bakoitzak izendatuta:

CC.OO.:

Titularra: Alfonso Ríos Velada.

Ordezkoa: Luis Mouliá Mayor.

UGT:

Titularra: Xuria Arza Vélez.

i) Bokal bat, Eusko Jaurlaritzan laneko segurtasun-, higiene-, ingurumen- eta osasun-arloko politikak kudeatzeaz arduratzen den organotik (Osalan):

Titularra: Alberto Alonso Martin. Zuzendari nagusia.

Ordezkoa: Maria Jesús Martin Díez. Laneko osasun-unitateko lan-medikua.

j) Kide bat, Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluak izendatuta:

Titularra: María Antonia Olabarrieta Ibarrondo. Gizarte Zerbitzuen zuzendaria.

Ordezkoa: Miren Irune Muguruza Mendarte. Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria.

k) Kide bat, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak izendatuta:

Titularra: Maialen Olabe Agirre.

Ordezkoa: Irati Agorria Cuevas.

l) Kide bat, Euskadiko Eskola Kontseiluak izendatuta:

Titularra: Ainara Ibañez Unanue.

Ordezkoa: Lurdes Errasti Arrieta.

m) Drogaren aurkako Euskadiko Fiskaltza Bereziaren titularra:

Titularra: Ana Barrilero Yarnoz:

n) Kide bat, elkargo hauetako bakoitzetik:

Medikuen Elkargo Ofizialaren ordezkari gisa:

Titularra: Joseba Ruiz de Apodaca Fernandez de Eribe.

Ordezkoa: Juan Larunbe Ochoa.

Farmazialarien Elkargo Ofizialaren ordezkari gisa:

Titularra: Begoña Rueda Ruiz.

Ordezkoa: Lurdes Iruretagoyena Echaniz.

Psikologoen Elkargo Ofizialaren ordezkari gisa:

Titularra: Isabel Martinez Diaz de Zugazua.

Ordezkoa: Luis Perez Fernandez.

Legelarien Euskal Kontseiluaren ordezkari gisa:

Titularra: Gerardo Lopez Sanchez-Sargachaga.

Ordezkoa: Sara Lorenzo Lopez.

Gizarte-langileen Lanbide Elkargoaren ordezkari gisa:

Titularra: Iñigo Cortaza Estivaliz.

Ordezkoa: Matxalen Igartua Barturen.

Gizarte-hezitzaileen Lanbide Elkargoaren ordezkari gisa:

Titularra: Manuel Hidalgo Cabeza.

Ordezkoa: Maria Jesus Aguirre Iturbe-Ormaeche.

Erizaintzako Diplomadunen Elkargo Ofizialaren ordezkari gisa:

Titularra: Baltasar Gómez Galán.

Ordezkoa: Hugo Martinez Herrero.

Filosofia eta Letretako Lizentziadunen Lanbide Elkargoaren ordezkari gisa:

Titularra: Teodoro Izarra Mendizabal.

Ordezkoa: Eusebio Cadenas Cordero.

Euskal Kazetarien Elkartearen ordezkari gisa:

Titularra: Daniel González González.

o) Sei bokal, adikzioen arloan eta jokabide-adikzioak sor ditzaketen portaeren arloan diharduten elkarte, irabazi-asmorik gabeko erakunde eta gobernuz kanpoko erakundeen ordezkari gisa, entitate horien proposamenez eta batzordeburuak izendatuak.

1. bokala: Ai Laket elkartearen ordezkari gisa:

Titularra: Ricardo Caparros Casado.

Ordezkoa: Unai Pérez de San Román.

2. bokala: Etorkintza fundazioaren ordezkari gisa:

Titularra: Silvia Hierro Zaton.

Ordezkoa: Begoña Río García.

3. bokala: Izan elkartearen ordezkari gisa:

Titularra: Izaskun Sasieta Larrañaga.

Ordezkoa: Ainara Garcia Lorenges.

4. bokala: Jeiki elkartearen ordezkari gisa:

Titularra: Olga Sanchez Corujo.

Ordezkoa: Aratz Porras Laorden.

5. bokala: Agipad elkartearen ordezkari gisa:

Titularra: Felix Sarasua Salaberria.

Ordezkoa: Pakita Mateos Hernandez.

6. bokala: Bizkaiko Hiesaren aurkako Batzordearen ordezkari gisa:

Titularra: Marta Pastor de la Cal.

Ordezkoa: Cosme Sanchez Alber.

p) Kide bat, gizonen eta emakumeen arteko benetako berdintasuna sustatzeko politikak gauzatzen dituen Eusko Jaurlaritzaren organoak (Emakunde) izendatua:

Titularra: Ane Miren Fernandez Gómez.

Ordezkoa: Haizea Miranda Martinez de Lapera.

q) Bokal bat, txandaka, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateen ordezkari gisa:

Titularra: Koldo Callado. Euskal Herriko Unibertsitatea.

Ordezkoa: Gabriela Chotro. Euskal Herriko Unibertsitatea.

r) Kide bat, Euskal Autonomia Erkidego osoan diharduten kontsumitzaileen elkarte edo federazioek izendatuta:

Titularra: Jon Ariño Gallego.

Ordezkoa: Karmele Oleaga Lecue.

s) Kide bat, droga-kontsumitzaileen elkarteen ordezkari gisa: Eusfac (Kanabisaren Kontsumitzaileen Elkarteen Euskal Federazioa):

Titularra: Aitor Brion Barneto.

Ordezkoa: Francis Larrañaga Ordaz.

t) Kide bat, substantziarik gabeko adikzioak dituzten pertsonen elkarteen (Asajer) ordezkari gisa:

Titularra: Idoia Axpe Ormaechea.

u) Kide bat, Euskal osasun zerbitzuaren (Osakidetza) ordezkari gisa:

Titularra: Ana Maria Porta Fernandez.

Ordezkoa: Maria Luz Peña Gonzalez.

v) Bokal bat, EAEn editatutako gizarte-komunikabideen ordezkari gisa: EITB:

Garbiñe Uria Arrutia.

Marimar Hernández del Campo.

Bigarrena.– Osaera honen hurrengo berritzeak Osasuneko sailburuaren agindu baten bidez egingo dira, Kontseiluan parte hartzen duten erakunde eta entitateek euren ordezkariak izendatu eta gero.

Hirugarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 5a.

Osasuneko sailburua,

MIREN NEKANE MURGA EIZAGAECHEVARRIA.


Azterketa dokumentala