Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2020ko otsailaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1095

AGINDUA, 2020ko urtarrilaren 16koa, Hezkuntzako sailburuarena, Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako udalerriko «Abanto» Musika Eskola Pribatuari (Bizkaia) musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako udalerriko «Abanto» Musika Eskola Pribatuak (Bizkaia) «Biolina», «Biolontxeloa» eta «Zeharkako Txirula» musika-espezialitateak irakasteko egin duen baimen-eskaera aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: 289/1992 Dekretua, urriaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoan «Musika Eskola» direlako arautu gabeko berariazko musika-irakaskuntzarako ikastetxeak sortu eta jardunean jartzeko balio izango duten oinarrizko arauak ezartzen dituena (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– «Biolina», «Biolontxeloa» eta «Zeharkako Txirula» musika-espezialitateak irakasteko baimena ematen zaio ondoren zehazten den ikastetxeari:

Kode-zenbakia: 48016901.

Izen generikoa: Musika Eskola Pribatua.

Izen espezifikoa: «Abanto».

Titularra: Abantoko Soinulari Musika Elkartea.

Helbidea: Blasco Ibáñez pasealekua, z/g.

Udalerria: Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimendutako irakaskuntzak:

– Mailak: 1, 2 eta 3.

– Adarrak eta espezialitateak:

• Kantua: Kantu korala.

• Instrumentu sinfonikoak: Klarinetea, Zeharkako txirula, Perkusioa, Saxofoia, Tronpeta, Biola, Biolina eta Biolontxeloa.

• Instrumentu polifonikoak: Gitarra eta Pianoa.

• Instrumentu eta dantza tradizionalak: Alboka, Panderoa, Txalaparta, Trikitixa, Txirula eta Txistua.

• Bestelako joerak: Baxu elektrikoa eta Gitarra elektrikoa.

2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea baimendutako irakaskuntzak emateko irakasleen titulazio akademikoari dagokionez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikingintzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek 2019-2020 ikasturtean zango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 16a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala