Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2020ko otsailaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1086

110/2020 EBAZPENA, otsailaren 3koa, Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariarena. Haren bidez, lau urterako izendatu da, aldi baterako, luzatzeko aukerarekin, Maria Isabel Romo Soler andrea Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan (Zuzendaritza Nagusia) Zerbitzu Sanitarioko buru (Programa eta Teknologia Sanitarioen Ebaluazio eta Kontrola).

725/2019 Ebazpenaren bitartez, urriaren 15ekoa, Giza Baliabideen zuzendariarena, deialdia egin zen Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko zuzendaritzan (Zuzendaritza Nagusia), lehiaketa sistemaren bidez, zerbitzu sanitarioko burua betetzeko (programa eta teknologia sanitarioen ebaluazio eta kontrola).

Epaimahai kalifikatzaileak aurkeztutako eskabide bakarra baloratu du, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta María Isabel Romo Soler andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko zuzendaritzan (Zuzendaritza Nagusia) zerbitzu sanitarioko burua (programa eta teknologia sanitarioen ebaluazio eta kontrola).

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. Artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, zera

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– María Isabel Romo Soler andrea Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko zuzendaritzan (Zuzendaritza Nagusia) zerbitzu sanitarioko burua (programa eta teknologia sanitarioen ebaluazio eta kontrola).

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, eta aldi baterakoa izango da luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta ondorioetarako data hau izango da: 2020ko otsailaren 3a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ezpada luzapena onartzen, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28.artikuluko 6.atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari, Barrualde-Galdakao ESIko Pertsonaleko zuzendaritzari, eta Giza Baliabideen Plangintza eta Kudeaketarako zuzendariordetzari jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 3a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,

MARÍA PILAR URIARTE BRIZUELA.


Azterketa dokumentala