Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2020ko otsailaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1084

160/2020 EBAZPENA, urtarrilaren 28koa, Bilbao-Basurtoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Nora Patús Echezarreta andreari errebokatzen baitzaizkio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurtoko Erakunde Sanitario Integratuko Miribillako Lehen Mailako Arretako unitateburuaren funtzioak.

2240/2016 Ebazpenaren bidez, Nora Patús Echezarreta andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurtoko Erakunde Sanitario Integratuko Miribillako Lehen Mailako Arretako unitateburu izendatu zuten.

Ikusi dira ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak. Ondorioz, Zuzendaritza Gerentzia honek honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Nora Patús Echezarreta andreari errebokatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurtoko Erakunde Sanitario Integratuko Miribillako Lehen Mailako Arretako unitateburuaren funtzioak, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2020ko urtarrilaren 19an izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurtoko Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko Zuzendaritzari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2020ko urtarrilaren 28a.

Bilbao-Basurtoko ESIko zuzendari gerentea,

EDUARDO MARÍA MAIZ OLAZABALAGA.


Azterketa dokumentala