Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2020ko otsailaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
1025

EBAZPENA, 2020ko otsailaren 12koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, erakunde horren lanpostu-zerrendan egindako aldaketak argitara emateko dena.

Ebazpen hori azaroaren 23ko 310/2010 Dekretuaren 3. artikuluaren babesean hartu da. Dekretu horren bidez, arautu egiten dira Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren jarduerak abiaraztea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren baliabide pertsonalak eta materialak agentzia horri atxikitzeko baldintzak. Izan ere, 2020ko otsailaren 11n egindako bilkuran, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Kontseilu Errektoreak erabaki zuen lanpostu-zerrendan aldaketa bat egitea, lankidetzako teknikarien (7, 8, 9, 10, 11, 12 eta 13. zuzkidurak) eta Administrari orokorra (3, 4 eta 5. zuzkidura) lanpostuetan derrigortasun-data aldatzeko. Aldaketa hori egiteko, dagokion administrazio-espedientea izapidetu da. Horrez gain, txostena egiteko eskatu zaie Funtzio Publikoko Zuzendaritzari eta Administrazio Publikoetako Hizkuntza Normalizaziorako Zuzendaritzari; Zuzendaritza horiek txostena eman dute. Langileei entzuteko izapidea ere bete da.

Hartutako erabakiari jarraituz, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak behar diren neurriak hartu beharko ditu erabakia gauzatzeko eta egindako aldaketak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren lanpostu-zerrendaren bertsio kontsolidatu baten bidez.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Kontseilu Errektoreak hartutako Erabakiaren berri ematea. Erabaki horren bidez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren lanpostu-zerrendako derrigortasun-datak aldatzen dira. Ebazpen honen I. eranskinean ageri dira.

Bigarrena.– Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren lanpostu-zerrendan egindako aldaketen berri ematea. Ebazpen honen II. eranskinean ageri da zerrendaren bertsio kontsolidatua.

Hirugarrena.– Lanpostu-zerrendan egindako aldaketak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko dira indarrean.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Kontseilu Errektoreak hartutako erabaki honek, ebazpen honen bidez jakinarazten denak, bukaera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegi eskudunean, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 12a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala