Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
EDIKTUA, 2020ko otsailaren 5ekoa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez jarraipenerako zenbait izapide jakinarazten baitira garapenerako lankidetzaren arloko laguntza ekonomikoen prozeduretan.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak izapidetutako eta eranskinean zehaztutako garapenerako lankidetzaren arloko laguntza ekonomikoen prozeduretan, ezinezkoa izan da jarraipenerako zenbait izapide banan-banan jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betetzeko.
Horrez gainera, jakinarazten da interesdunek eskuragarri dutela zerrendan jasotako jakinarazpenen testu osoa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzian. Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun egon daitezen ematen da argitara hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 5a.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,
PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.