Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren ebazpen-proposamen bat jakinarazteko dena. Ebazpen-proposamen horren bidez, Erandio udal-mugarteko (Bizkaia) Ribera de Axpe etorbideko 34. zenbakiari dagokion lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena ematen da.
Eranskinean agertzen diren interesdunei ezin izan zaie ebazpen-proposamena helarazi. Horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.
Horren berri ematen da interesdunak jakitun egon daitezen eta banakako jakinarazpentzat har dezaten.
Interesdunek eskuragarri dute Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren ebazpen-proposamenaren testu osoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Ingurumen Sailburuordetzaren Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Ebazpen-proposamen horren bidez, Erandio udal-mugarteko (Bizkaia) Ribera de Axpe etorbideko 34. zenbakiari dagokion lurzatiari lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena ematen da, betiere Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean araututako prozedurarekin bat etorriz.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 3a.
Ingurumeneko sailburuordea,
MARIA ELENA MORENO ZALDIBAR.