Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
EDIKTUA, 814/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia – Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 814/2019 hitzezko judizioa.
Gaia: kontratuak, orokorrean.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea.
Judizio horretan, epaia eman zen 2020-01-27an eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Arif Hussain demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, ezingo da errekurtsorik jarri.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 27a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.