Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
EDIKTUA, utzarazpenari buruzko 885/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 885/2018 hitzezko judizioa; utzarazpena.
Gaia: utzarazpenari buruzko hitzezko judizioa.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Alfonso Jose Bartau Rojas.
Judizio horretan, epaia eman zen 2019-11-29an eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Demandatuen, hots, Francisco Sasiain Tempranoren oinordekoen egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Bilbao (Bizkaia), 2020ko otsailaren 6a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.