Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2020ko otsailaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
940

EBAZPENA, 2020ko otsailaren 6koa, Merkataritzako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira 2019an emandako laguntzak, honako agindu baten babespean emanak: Agindua, 2019ko urriaren 8koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, zeinaren bidez ezartzen baitira arauak Euskal Autonomia Erkidegoan merkataritza-ekintzailetza sustatzera bideratutako 2019ko laguntza-programarako, eta laguntza horien deialdia egiten (2019ko urriaren 14ko EHAA).

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2019ko urriaren 8ko Aginduaren 8.2 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, espedienteak ebazten dituen Ebazpena Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoaren iragarki-taulan argitaratuko da, eta jakinarazitzat emango da argitaratu eta biharamunetik aurrera. Era berean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratuko da, informazioa emate aldera.

Horregatik guztiagatik, Merkataritzako zuzendariaren 2019ko abenduaren 30eko Ebazpena, laguntza-espedienteak ebazten dituena, jakinarazi ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Argitara ematea, ebazpen honen eranskinean agertzen den bezala, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2019ko urriaren 8ko Aginduaren babespean emandako laguntzen zerrenda (agindu haren bidez, arauak ezartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan merkataritza-ekintzailetza sustatzera bideratutako 2019ko laguntza-programarako, eta laguntza horien deialdia egiten).

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 6a.

Merkataritzako zuzendaria,

ALFONSO GARCÍA ALONSO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala