Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIA, Bilbao-Basurtoko Erakunde Sanitario Integratuan izendapen askearen bitartez Santutxu-Solokoetxeko Lehen Mailako Arretako unitateburu Ianpostu bat betetzeari buruzkoa.
Bilbao-Basurtoko ESIko zuzendari gerenteak Bilbao-Basurtoko ESI-n izendapen askearen bitartez Santutxu-Solokoetxeko Lehen Mailako Arretako unitateburu lanpostu bat betetzeko deialdia egin du. Deialdiaren oinarriak zein lanpostuaren profila web-orri honetan daude argitaratuta: www.osakidetza.euskadi.net
Eskabideak deialdiaren oinarrietan xedatutakoari jarraiki aurkeztu beharko dira, bertan adierazitako epearen barruan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2019ko abenduaren 12a.
Bilbao-Basurtoko ESIko zuzendari gerentea,
EDUARDO MARÍA MAIZ OLAZABALAGA.