Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 31koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Aintzane Rincón Díez andreak gainditu egin duela 2019ko urriaren 28ko ebazpenak (2019ko azaroaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Historia Garaikidea» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Aintzane Rincón Díez andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zkia.: 4***978**. Kodea: AGC8L1 – D0021-1. Jakintza arloa: Historia Garaikidea. Saila: Historia Garaikidea. Ikastegia: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: hirueleduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Komunikazio Gizartearen Historia Orokorra».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2020ko urtarrilaren 31.
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.