Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2020ko otsailaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
912

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioaren gainean bideratutako 559/2019 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zk.ko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 559/2019 adostasunik gabeko dibortzioa.

Gaia: dibortzioa.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Veronica Vazquez Fontao.

Judizio horretan, honako hau erabaki da:

Franz Diego Cruz Arboledari ediktu bidez jakinaraztea 2020-01-17an prozesu horretan emandako Epaia. Ebazpenaren kopia eskuragarri du bulego judizial honetan, eta oso-osorik aztertu ahal izango du bertan.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.

Aipatutako pertsonaren egungo bizilekua edo egoitza ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, honako eginbide hau gauzatu ahal izateko: jakinarazpena.

Bilbao (Bizkaia), 2020ko urtarrilaren 17a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala