Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2020ko otsailaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
908

EBAZPENA, 2020ko otsailaren 6koa, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Terminales Portuarias, SL enpresaren (Bilboko Portu Gunean kokatua, Zierbenako udalerrian), Kanpoko Larrialdi Plana.

Istripu larrietan gai arriskutsuak tarteko direnean sortzen diren arriskuak kontrolatzeko neurriak onartu zituen 840/2015 Errege Dekretuaren 16. artikuluan, eta istripu larrietan gai arriskutsuak tarteko direnean sortzen diren arriskuak kontrolatzeko neurrien gain eskumena daukaten Autonomia Erkidegoko organoak zeintzuk diren zehaztu zuen otsailaren 20ko 34/2001 Dekretuaren 3. artikuluko f) eta k) idatzi-zatietan ezarritakoa betetzeko, jendaurrean jarri behar dira gai arriskutsuak dituzten enpresen Kanpoko Larrialdi Planak, baldin eta gai arriskutsu horien kantitatea 840/2015 Errege Dekretuaren I. eranskinaren 1. eta 2. zatietako 3. zutabean zehaztutakoa edo handiagoa bada.

Industrialariak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturak Sailaren bidez bidali dituen agiriei erantzunez, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak, beste erakunde eta administrazio-zerbitzu batzuekin batera, enpresa honen Kanpoko Larrialdi Plana egin du: Terminales Portuarias SL (Bilboko Portu Gunean kokatua, Zierbenako udalerrian). Plan hori jendaurrean jarri behar da 20 egun baliodunez.

Horregatik, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Terminales Portuarias SL (Bilboko Portu Gunean kokatua, Zierbenako udalerrian) enpresaren Kanpoko Larrialdi Plana jendaurrean jartzea, beharrezko jotzen diren alegazioak aurkez daitezen. Plana 20 egun baliodunez egongo da jendaurrean, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Aurreko artikuluan aurreikusitakoa bete dadin, Kanpoko Larrialdi Plana Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzan egongo da eskuragarri (La Torre eraikina, Forondako Atea 41, Vitoria-Gasteiz).

Bigarrena.– Alegazioak aipatu den epean bideratu beharko dira Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzara (La Torre eraikina, Forondako Atea 41, 01010 Vitoria-Gasteiz); sail horretako erregistro orokorrean aurkeztuko dira. Bestela, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitako edozein modu erabili ahal izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 6a.

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria,

PEDRO ANITUA ALDEKOA.


Azterketa dokumentala