Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2020ko otsailaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
898

IRAGARKIA, Donostiako «Miramar Jauregia» Kontsortzioa kudeatzen duen Fundazioaren Zuzendaritza Batzordearen 2019ko azaroaren 18ko Erabakiari buruzkoa, non «Miramar Jauregia» Kontsortzioak eskainitako zerbitzuen prezio publikoak ezartzen diren.

Donostiako «Miramar Jauregia» Kontsortzioa kudeatzen duen Fundazioaren Zuzendaritza Batzordeak 2019ko azaroaren 18an egindako bilkuran, beste erabaki batzuen artean, «Miramar Jauregia» Kontsortzioak eskaintzen dituen zerbitzuen prezio publikoak ezartzea erabaki zuen. Honako hauek dira prezio publikook:

1.– Miramar Jauregiko lokalen alokairuagatik:

(Ikus .PDF)

a) Aretoak segidako bi egun baino gehiagorako eskatzen badira, hirugarren egunetik aurrera prezio publikootan % 7ko deskontua egingo da, eta bosgarrenetik aurrera % 15ekoa, hasierako prezio eta jardunaldiarekiko.

b) Egoitza Miramar Jauregian duten entitateek % 45eko deskontua dute.

c) (a) letra duten aretoak hutsik daude eta bezeroei dagokie muntaia.

d) (b) letra duten aretoak bileretarako muntaturikoak dira.

2.– Ikus-entzunezko baliabideen alokairuagatik:

(Ikus .PDF)

Ikus-entzunezko baliabideak egun bat baino gehiagorako erabiliz gero, prezio publikook % 25eko deskontua izango dute, bigarren egunetik aurrera.

3.– Honako erakunde hauek bere jarduera arruntagatik jarraian adierazitako zenbatekoak ongarrituko dute:

– EHU/EHU Uda Ikastaroen Fundazioa: 32.861,64 euro.

– Eusko Ikaskuntza: 10.579,72 euro.

– Jakiunde: 20.212,68 euro.

4.– Partzuergoko administrazioek urtean jarduera ofizial bi egin ditzakete dohainik.

5.– Zerbitzu gastronomiko oro behar bezala baimendutako enpresek emango dute zuzenean.

6.– Aurreko 1., 2. eta 3. paragrafoetan aipatutako prezio publikoei indarrean dagoen Balio Erantsiaren gaineko Zerga aplikatuko zaie.

7.– «Miramar Jauregia» Kontsortzioak eskaintzen dituen zerbitzuen prezio publikoen % 30, gutxienez, ordainduko da zerbitzua bera eskatzen denean. Gainontzeko prezio publikoa zerbitzua ematen hasi baino lehenago ordainduko da.

8.– «Miramar Jauregia» Kontsortzioak eskaintzen dituen zerbitzuen prezio publikoak finantza-entitateetako transferentzia bidez ordaindu beharko dira.

Donostia, 2019ko azaroaren 18a.

Donostiako «Miramar Jauregia» Kontsortzioa kudeatzen duen Fundazioaren Zuzendaritza Batzordearen lehendakaria,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala