Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2020ko otsailaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
891

IRAGARKIA, 2020ko urtarrilaren 29koa, Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboari buruzko ebazpena.

Aipatutako ekintza zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesduna bost eguneko epean Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan ager daiteke (Kale Nagusia 85, 1 solairua, 48011 Bilbao), ebazpenak zer dioen jakiteko; eta hamabost egun balioduneko epea izango du, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki ikusten dituen alegazioak aurkezteko.

Eranskinean aipatzen den interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bilbao, 2020ko urtarrilaren 29a.

Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,

ALFONSO GÓMEZ FERNÁNDEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala