Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2020ko otsailaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
811

1709/2019 EBAZPENA, urriaren 31koa, Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena. Honen bidez, Maria del Carmen Estefania Bilbao andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko Administrazio eta Kudeaketako buru (Profesionalen arreta eta Zerbitzu Juridikoa) izendatu da, izendapen aske bidez.

781/2019, apirilaren 29koa Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIan Administrazio eta Kudeaketako Zerbitzuko Buru (Profesionalen arreta eta Zerbitzu Juridikoa) lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia onartu zen.

Balorazio batzordeak aurkeztutako eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen proposamena egin du. Horiek horrela, eta Maria del Carmen Estefania Bilbao andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea, Administrazio eta Kudeaketako Zerbitzuko Burua (Profesionalen arreta eta Zerbitzu Juridikoa) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIan.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, zera

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Maria del Carmen Estefania Bilbao andrea izendatzea, Administrazio eta Kudeaketako Burua (Profesionalen arreta eta Zerbitzu Juridikoa), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIan.

Bigarrena.– Izendapen honi dagokionez, ondorioetarako data hau izango da: 2019ko azaroaren 1a.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak diskrezionalki kargugabetu ditzake, izendapen askeko sistemaren bidez dagozkion lanpostuetan izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo lanpostutik mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak titular moduan kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik betetzen zuen lanpostuak zeuzkan ezaugarri berberekin antolakuntzari eta lurraldetasunari dagokionez. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren biharamunetik aurrera izango ditu ondoriok, eta Osakidetzak berak ezarritako prozedurari jarraituz gauzatuko da. Lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen honi dagokion iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barakaldo, 2019ko urriaren 31.

Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko zuzendari gerentea,

SANTIAGO RABANAL RETOLAZA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana