Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2020ko otsailaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
688

IRAGARKIA, administrazioarekiko 267/2019 eta 268/2019 auzi-errekurtso arruntetan hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, Gobernu Kontseiluaren 2019ko otsailaren 19ko Akordioaren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtso bi aurkeztu dira, 267/2019 eta 268/2019 prozedura arruntetan izapidetzen ari direnak. Akordio horrek ebazten zuen Kulturako sailburuaren 2012ko otsailaren 29ko Aginduak onartutako lehiaketa publikoa, maiztasun-modulazioa duten uhin metrikoetan irrati-komunikazioko zerbitzuak izateko baimena emateko.

Interesdunari epatze-jakinarazpena entregatzea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Eranskinean aipatzen den interesduna jakitun jartzeko argitaratzen da iragarki hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bederatzi eguneko epea du interesdunak beraren interesen defentsan Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan agertu eta pertsonatu ahal izateko.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 20a.

Zerbitzu zuzendaria,

LEIRE CORRALES GOTI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala