Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2020ko otsailaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
558

IRAGARKIA, farmazia-bulego bat eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinarazteko dena.

Farmaziak eskualdatzeko jardunbidea finkatzen duen martxoaren 16ko 166/1999 Dekretuaren 4. artikuluak xedatutakoaren ildotik, Gipuzkoan Errenteriako farmazia-eskualdeko farmazia-bulego bat eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinarazten da.

Eskuratzeko interesa duten botikariek honako leku hauetan lortu ahal izango dituzte espedienteko argibideak, farmazia-bulegoari, prezioari eta eskualdatzeko gainerako xehetasunei buruzkoak:

– Osasun Saila, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.

– Osasun Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritza, Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz.

– Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza, Antso Jakitunaren kalea 35, Donostia.

– Osasun Sailaren Bizkaiako Lurralde Ordezkaritza, Rekalde zumarkalea 39, Bilbao.

Farmazia-bulegoa eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea bi hilekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera zenbatuta.

Farmazia-bulegoa eskuratzeko eskabideei 258,97 euroko tasa ezarriko zaie.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 13a.

Farmaziako zuzendaria,

JON IÑAKI BETOLAZA SAN MIGUEL.


Azterketa dokumentala