Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2020ko otsailaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

SEGURTASUN SAILA
535

EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 23koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean argitaratu dela 2020ko urtarrilaren 22ko Ebazpena, zenbait kide oinarrizko eskalako agente kategoriarekin Ertzaintzako karrerako funtzionario izendatzeari buruzkoa, eta, zuzenketako, 2020ko urtarrilaren 27ko Ebazpena.

EAEko Poliziaren eta Larrialdietako Zerbitzuen zuzendari nagusiak 2017ko abenduaren 1ean eman zuen, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategorian sartzeko hautaketa prozedurararen deialdia egin zuenari buruzko Ebazpenaren hamabosgarren oinarriarekin bat etorriz (abenduaren 15eko EHAA, 238. zk.), eta Segurtasun Saileko egitura organiko eta funtzionalari buruzko apirilaren 11ko 83/2017 Dekretuaren (apirilaren 2ko 60/2019 Dekretuaren bidez aldatua) 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenak direla bide, ondoko hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jakinarazten da 2020ko urtarrilaren 23an argitaratu dela Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2020ko urtarrilaren 22ko Ebazpena, zenbait kide oinarrizko eskalako agente kategoriarekin Ertzaintzako karrerako funtzionario izendatzeari buruzkoa, eta, 2020ko urtarrilaren 28an, zuzenketako, 2020ko urtarrilaren 27ko Ebazpena argitaratzen da.

Bigarrena.– Ebazpen honetan ez da amaitzen administrazio-bidea, eta interesdunek, haren kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 23a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.


Azterketa dokumentala