Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2020ko urtarrilaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
503

IRAGARKIA, zeinen bidez Vicom Renovables SL enpresari dei egiten baitzaio, Uraren Euskal Agentziaren 2019ko azaroaren 18ko Ebazpena agerraldi bidez jakinaraz dakion. Ebazpen horren bidez, Uraren Kanonari dagokion likidazioa jaulkitzen zaio Vicom Renovables SL enpresari.

Jakinarazten den egintza: Uraren Euskal Agentziaren 2019ko azaroaren 18ko egiaztapen mugatuko prozeduraren ebazpena, Vicom Renovables SLk 2018an zehar 2009-P-31 emakida/baimen bidez legeztatutako aprobetxamenduan kontsumitutako edo erabilitako urari dagokion Uraren Kanonari buruzkoa, zeinaren titularra edo zuzeneko erabiltzailea baita.

Uraren Euskal Agentziaren Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritza aipatutako Ebazpena jakinarazten saiatu zen, baina Administrazioari egotzi ezin dakizkion arrazoiengatik ez zuen lortu. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42., 44. eta 46. artikuluetan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

Beraz, zitazioa egiten zaie Vicom Renovables SL enpresako legezko ordezkariei, enpresari dagokion Uraren Kanonaren likidazioa jaulkitzen duen Uraren Euskal Agentziaren 2019ko azaroaren 18ko Ebazpena jakinarazteko, eta Uraren Euskal Agentziaren Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritzan (Orio kalea 1-3, 01010 Vitoria-Gasteiz) agerraldia egiteko. Horretarako, hamar egun balioduneko epea dago, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, egintza honen eduki osoaren berri izateko eta ezagutza hori jasota uzteko.

Aipatutako epean agerraldirik egon ezean, jakinarazpena lege-ondorio guztietarako egintzat joko da, epea bukatu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 9a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala