Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2020ko urtarrilaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
498

EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 2koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita 2019. urtean kultura-arloetako jaialdiak antolatzeko onetsi diren dirulaguntzen zerrenda.

AURREKARIAK

1.– 2019ko uztailaren 30eko EHAAn (143. zk.), Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2019ko uztailaren 16ko Agindua argitaratu zen, zeinaren bidez arautzen eta iragartzen baita kultura-arloko jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak 2019. urtean emateko deialdia.

2.– 2019ko uztailaren 16ko Aginduaren 14.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, jende orok jakin dezan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian entitate onuradunen zerrenda argitaratuko da, bai eta dirulaguntzen zenbatekoa eta finantzatutako proiektua ere.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jakinaraztea 2019. urtean kultura-arloetako jaialdiak antolatzeko emandako dirulaguntzak eta haien entitate onuradunak. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2019ko uztailaren 16ko Aginduan araututa daude laguntza horiek. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea, jende orok izan dezan haren berri.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 2a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala