Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2020ko urtarrilaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
HEZKUNTZA SAILA
489

AGINDUA, 2020ko urtarrilaren 24koa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena, eta Hezkuntzako sailburuarena zeinaren bidez zuzentzen den 2019ko azaroaren 25eko Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren eta Hezkuntzako sailburuaren Agindua. Agindu horren bidez «Peńascal» titulartasun pribatuko ikastetxeari baimena ematen zaio Euskal Autonomia Erkidegoan titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua izateko.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren, 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren, eta Hezkuntzako sailburuaren 2019ko azaroaren 25eko Aginduan. Haren bitartez baimena ematen zaio «Peńascal» titulartasun pribatuko ikastetxeari Euskal Autonomia Erkidegoan titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua izateko. Agindua argitaratu da 2020ko urtarrilaren 13ko Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian, 7.zk.

4. artikulua, 2020/104 (6/4), 2020/104 (6/5) eta 2020/104 (6/6) orrialdeetan kokatua, ez da zuzena. Hori dela eta, aipatutako artikulua bere osotasunean argitaratu behar da zuzenduta.

4. artikulua.– Lanbide-administrazioak baimendutako irakaskuntzak.

1.– Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa.

a) «Enpresen finantzaketa», profesionaltasun-ziurtagiria.

b) «Administrazio-zerbitzuetako eta zerbitzu orokorretako eragiketa osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

c) «Datuak eta dokumentuak grabatzeko eta tratatzeko eragiketak», profesionaltasun-ziurtagiria.

2.– Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina.

a) «Biltegiko jarduera lagungarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

b) «Merkataritzako jarduera lagungarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

c) «Salmenta jarduerak», profesionaltasun-ziurtagiria.

3.– Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika.

a) «Eraikinetan telekomunikazio-azpiegiturak muntatzea eta mantentzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

b) «Behe tentsioko instalazio elektrikoak muntatzea eta mantentzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

c) «Eraikinetan instalazio elektroteknikoak eta telekomunikazioetakoak muntatzeko eragiketa osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

d) «Ekipo elektrikoak eta elektronikoen muntatzeko eta mantentzeko lanetako eragiketa osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

4.– Lanbide-arloa: Energia eta ura.

a) «Eraikinen energia-eraginkortasuna», profesionaltasun-ziurtagiria.

b) «Eguzki-instalazio termikoak muntatzea eta mantentzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

c) «Gas sareak muntatzea eta mantentzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

d) «Instalazio hargailuak eta gas-aparatuak muntatzea, zerbitzuan jartzea, horien mantentze-lanak egitea eta ikuskatzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

5.– Lanbide-arloa: Eraikuntza eta obra zibila.

a) «Igeltserotzako fabrikak», profesionaltasun-ziurtagiria.

b) «Eraikuntzako estaldura jarraituetako eragiketa osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

6.– Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa.

a) «Galdaragintza eta metal-egituren diseinua», profesionaltasun-ziurtagiria.

b) «Fabrikazio mekanikoko produktuen diseinua», profesionaltasun-ziurtagiria.

c) «Industria-hoditeriako instalazioen fabrikazioa eta muntaketa», profesionaltasun-ziurtagiria.

d) «Txiribil harroketa bidezko mekanizazioa», profesionaltasun-ziurtagiria.

e) «Fabrikazio mekanikoko eragiketa osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

f) «Elektrodo estalizko eta tig bidezko soldadura», profesionaltasun-ziurtagiria.

g) «Oxigas bidezko soldadura eta mig/mag bidezko soldadura», profesionaltasun-ziurtagiria.

7.– Lanbide-arloa: Turismoa eta ostalaritza.

a) «Sukaldaritza», profesionaltasun-ziurtagiria.

b) «Sukaldeetako ekoizpena eta zuzendaritza», profesionaltasun-ziurtagiria.

c) «Cateringeko oinarrizko eragiketak», profesionaltasun-ziurtagiria.

d) «Sukaldaritzako oinarrizko eragiketak», profesionaltasun-ziurtagiria.

e) «Pastelgintzako oinarrizko eragiketak», profesionaltasun-ziurtagiria.

f) «Jatetxeko eta tabernako oinarrizko eragiketak», profesionaltasun-ziurtagiria.

g) «Gozogintza», profesionaltasun-ziurtagiria.

h) «Tabernako eta kafetegiko zerbitzuak», profesionaltasun-ziurtagiria.

i) «Jatetxeko zerbitzuak», profesionaltasun-ziurtagiria.

8.– Lanbide-arloa: Elikagaien industriak.

a) «Harakintza eta haragikien elaborazioa», profesionaltasun-ziurtagiria.

b) «Elikagaien industriako elaborazio-eragiketa osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

c) «Elikagaien industriako mantentze-lanetako eta barne-garraioko eragiketa osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

d) «Okintza eta opilgintza», profesionaltasun-ziurtagiria.

e) «Pastelgintza eta konfiteria», profesionaltasun-ziurtagiria.

f) «Animaliak hiltzea, prestatzea eta zatikatzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

9.– Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak.

a) «Mikroinformatika-sistemak muntatzeko eta mantentzeko eragiketa osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

10.– Lanbide-arloa: Instalatzea eta mantentzea.

a) «Bero-instalazioak muntatzea eta mantentzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

b) «Girotzeko eta aireztatzeko/erauzteko instalazioak muntatzea eta mantentzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

c) «Hozteko instalazioak muntatzea eta mantentzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

d) «Etxeko iturgintzako eta berotzeko eta girotzeko eragiketak», profesionaltasun-ziurtagiria.

11.– Lanbide-arloa: Zurgintza, altzarigintza eta kortxoa.

a) «Arotzeriako eta altzarigintzako elementuetan bernizak eta lakak aplikatzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

b) «Arotzeriako elementuak instalatzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

c) «Altzariak instalatzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

d) «Zura eta deribatuak mekanizatzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

e) «Altzariak eta arotzeriako elementuak muntatzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

f) «Zurezko eraikuntzen muntaketa eta instalazioa», profesionaltasun-ziurtagiria.

g) «Instalatzeko eta altzariz janzteko proiektuak», profesionaltasun-ziurtagiria.

h) «Arotzeriako eta altzarigintzako lanak», profesionaltasun-ziurtagiria.

12.– Lanbide-arloa: Gizarte eta kultura zerbitzuak.

a) «Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte- eta osasun-arreta ematea», profesionaltasun-ziurtagiria.

b) «Pertsonei etxean gizarte- eta osasun-arreta ematea», profesionaltasun-ziurtagiria.

c) «Enplegurako lanbide-heziketako irakaskuntza», profesionaltasun-ziurtagiria.

13.– Lanbide-arloa: Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza.

a) «Ehunezko eta larruzko jantzien eta gaien konponketak eta egokitzapenak», profesionaltasun-ziurtagiria.

b) «Errezelak eta dekorazio-osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

c) «Altzariak eta hormak tapizatzeko eragiketa osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

14.– Lanbide-arloa: Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak.

a) «Ibilgailuen karrozeria mantentzeko eragiketa osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

b) «Ibilgailuen elektromekanikako mantentze-eragiketa osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 24a.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala