Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

20. zk., 2020ko urtarrilaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
454

EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 7koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita toki-erakundeek, Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan, gazteak kontrata ditzaten 2019rako laguntzen deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda. Laguntza horien deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2019ko ekainaren 18an egindako bileran.

Dirulaguntza publikoak emateko jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluak ezarritakoa kontuan hartuta, laguntzak emateko ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea dirulaguntza hauen onuradun izan diren pertsonen zerrenda: toki-erakundeek, Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan, gazteak kontrata ditzaten 2019rako laguntzen deialdiaren babesean emandako dirulaguntzak. Dirulaguntza horien deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2019ko ekainaren 18an egindako bileran (erabaki hori 2019ko ekainaren 28ko EHAAn argitaratu zen, 122. zenbakian). Onuradunen zerrendarekin batera, onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazten da, ebazpen honen eranskinetan azaltzen den bezala.

Bigarrena.– Berariaz aipatzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Europako Gizarte Funtsaren kofinantzaketa izan dela, Gazte Enplegurako 2104-2020 Programa Operatiboaren eta EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren esparruan.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 7a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSÉ BORJA BELANDIA FRADEJAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala