Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2020ko urtarrilaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
450

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Bilboko administrazioarekiko auzien 6 zenbakiko epaitegian izapidetzen ari den 129/2019 prozedura laburtuan interesa duten pertsonak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak erabaki zuen Bilboko administrazioarekiko auzien 6 zenbakiko epaitegira bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

Pertsona batek abiarazitako 129/2019 prozedura laburtua, 2017ko abenduaren 1eko ebazpenaren bidez iragarri zen Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategorian sartzeko hautaketa prozeduran Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak eman zuen 2019ko abuztuaren 9ko ebazpenaren aurkakoa. Ebazpen horretan, ezetsi egiten da praktiketako funtzionarioa zen demandatzailea hautaketa prozeduratik kanpo uztea erabaki zuen ebazpenaren kontra jarritako aukerako berraztertze-errekurtsoa.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Bilboko administrazioarekiko auzien 6 zenbakiko epaitegian ager daitezen, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2020ko urtarrilaren 9a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala