Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2020ko urtarrilaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
427

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 30ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, hainbat toki-erakundeei laguntzak esleitzen dizkiena, erakunde horietan zerbitzuan diharduten enplegatuen prestakuntza finantzatu dezaten.

2019ko ekainaren 4ean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren Ebazpen bat, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetako enplegatuen prestakuntza finantzatzera bideratutako laguntzen deialdia egin zuena.

Prestakuntza-planetarako nahiz 2019an sortutako eta ordaindutako matrikuletarako laguntza zehatzak arautzen dituzten ebazpenak zein hurrenkeratan argitaratuko diren zehazten du ebazpen horren zortzigarren oinarriak.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2019ko abenduaren 30eko Ebazpenaren bitartez, euren enplegatuentzako prestakuntza-plan edo –programak aurkeztu zituzten erakundeei dagozkien laguntzak esleitu dira.

2019an sortu eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari prestakuntza-jarduerengatik ordaindutako matrikulen zati bat itzultzeko diren laguntzei dagokienez, berriz, bidezko da horiei buruzko ebazpena ere ematea.

Deialdiaren zortzigarren klausulak dioenez ordaindutako matrikulengatiko laguntzei buruz, ebazpen bakarra emango da, urtarrilaren 1etik abenduaren 31 arte ordaindutakoei dagokiena. Beraz, 2019an abenduaren 31 arte ordaindutako matrikulei dagozkien laguntzak esleituko dira ebazpen honetan.

Ebazpen honetan 2019. Urtean jaulkitako matrikulen esleipenerako ebazpena egiten da. Esleitu beharreko kopuruak ikusita, hauxe egiaztatu dugu: 2019ko abenduaren 31 arte ordaindutako matrikulengatiko laguntzek ez duela inongo eraginik hartzaileek jaso beharreko zenbatekoetan.

Deialdiaren laugarren klausulak dionez, lehenengo oinarriaren b) idatz-zatian aurreikusitako laguntzetarako diru-kopurua gehienez 50.000 eurotakoa izango da.

Horiek horrela, eta aipatu ebazpenak, 2019ko ekainaren 4ean argitaratu zenak, dioena betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Behean aipatzen diren zenbatekoak ordaintzea ondorengo zerrendan ageri diren erakundeei, prestakuntza finantzatzeko erabil ditzaten.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Zerrendan ageri diren erakundeei esleitutako kopuruak ordaintzeko tramitazioa has dadila agintzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik jarri administrazio-bidean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluak arautzen duen moduan.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari aurkez dakioke administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Errekurtsoa jartzeko epea bi hilabetekoa izango da jakinarazten den biharamunetik hasita, aipaturiko 29/1998 Legearen 46. artikuluak esan bezala.

Hala ere, aldez aurretik, Erakunde honi errekerimendua egin ahal izango zaio, egintza ezeztatu dezan. Errekeritzeko epea bi hilabetekoa izango da ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekerimendua IVAPeko zuzendariari zuzendu beharko zaio, idazki arrazoitu baten bidez. Errekerimendua jaso eta hurrengo hilabetean erantzunik ematen ez bazaio, ukatutzat joko da (29/1998 Legearen 44. artikulua). Aurretik errekerimendua izan bada, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko epea, berariazko akordioa jasotzen den edo isilbidez ezeztatuta jotzen den hurrengo egunetik aurrera zenbatuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 30a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala