Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2020ko urtarrilaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
426

AGINDUA, 2019ko abenduaren 17koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordeko bokala izendatzen duena.

Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2015 Legearen lehenengo xedapen gehigarriak xedatzen du Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordea sortzea, aholku-organo gisa, bi helburu betetzeko: Euskal Zuzenbide Zibilaren garapena sustatzea eta, zeregin horretan, Eusko Legebiltzarrari eta Eusko Jaurlaritzari aholku ematea.

Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordearen estatutuak onartzen dituen urriaren 4ko 140/2016 Dekretuaren bidez, organo horretako estatutuak onartu ziren. Estatutuen 7. e) artikuluan ezartzen denez, Zuzenbide Zibilaren arloko eskumena duen saileko titularra izango da Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordeko lehendakaria, eta, kargu hori betetzen duen aldetik, berak izendatuko ditu batzordeko bokalak.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2017ko irailaren 22ko Aginduz (2017ko urriaren 4ko EHAA, 190. zk), ordutik Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordeko bokalen karguan ari diren pertsonak izendatu ziren. Agindu horren 3. artikuluan beren-beregi ohartarazten zen honako hau: «Izendapen hauek indarraldi mugagabea izango dute, harik eta, kasuan kasuko erakunde edo organoek erabakita, haien ordezkoak izendatzen diren arte. Karguagatik izendatu direnek kargua uztean utziko diote bokal izateari».

Horrenbestez, behar den erakunde edo organoak proposatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta haien eginkizun eta jardun-arloak zehazten dituen azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 6.1.j) artikuluak emandako ahalmen eta egitekoez baliatuz, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26.7 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, eta urriaren 4ko 140/2016 Dekretuak onartzen dituen Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordearen estatutuetan jasotako manuetan ezarritakoarekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordeko bokal hau izendatzea, kasuan kasuko erakunde edo organoak aurretik egindako izendapenak aintzat hartuta:

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak honako hau izendatu du, Euskal Autonomia Erkidegoan diharduten magistratuen artean:

– Edmundo Rodríguez Achútegui, Antonio Garcia Martinezen ordez.

2. artikulua.– Agindu hau interesdunari helaraztea, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, herritar oro jakitun egon dadin.

3. artikulua.– Izendapen honek indarraldi mugagabea izango du, harik eta, kasuan kasuko erakunde edo organoak erabakita, haren ordezkoa izendatzen den arte. Karguagatik izendatu direnek kargua uztean utziko diote bokal izateari.

4. artikulua.– Bokalek Osoko Bilkuran parte hartu ahal izango dute, beren kabuz edo, ordezkari edo ordezko gisa, eskuordetutako pertsonaren bidez. Eskuordetzen den kasuetan, eskuordetutako horrek ezin izango du beste inor eskuordetu.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek sinatzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 17a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala