Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2020ko urtarrilaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
414

EDIKTUA, behin-betiko neurriak aldatzeko bideratutako 822/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zk.ko Epaitegia (Familia).

Judizioa: seme-alabentzako behin betiko neurriak aldatzeko 822/2018 prozedura.

Gaia: neurriak aldatzea.

Judizio horretan, epaia eman zen 2020-01-07an eta amaiera eman zitzaion prozesuari.

Mohamed Amine demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar daiteke, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.

Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta oso-osorik aztertu ahal izango du bertan.

Bilbao (Bizkaia), 2020ko urtarrilaren 9a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala