Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2020ko urtarrilaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 12 ZENBAKIKO EPAITEGIA
377

EDIKTUA, 1037/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 12 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1037/2018 prozedura arrunta.

Gaia: judizio arrunta.

Demandatzailearen prokuradorea: Rafael Bustamante Martin.

Judizio horretan autoa eman da 2019-12-04an. Horren bidez zuzendu egin da 2019-11-25ean emandako epaia eta amaiera eman zaio prozesuari.

Demandatu hauen egungo helbidea ezezaguna da:

– Milagros eta Josefina Lagarcha Cirion, Ana Lagarcha Cirionen eta jaraunsle ezezagunen jaraunsle diren aldetik demandatuak.

– Zuria Idoeta Larrea eta Ibai Idoeta Garay, Ines eta Begoña Idoeta Gorbeñaren eta jaraunsle ezezagunen jaraunsle diren aldetik demandatuak.

– Juan Enrique eta Carlos Ortiz de Elguea Martinez, Clara Elena Ortiz de Elguea Martínezen eta jaraunsle ezezagunen jaraunsle diren aldetik demandatuak.

Hori dela eta, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeak (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Ebazpen horren aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean, oso-osorik haren berri izan dezan.

Bilbao (Bizkaia), 2019ko abenduaren 5a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala