Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2020ko urtarrilaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
369

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 20koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita gordailutu dadila «Asociación de Agencias Receptivas Turísticas de Euskadi» enpresa-elkartearen estatutuak aldatzeko dokumentazioa, eta horren berri ematen baita.

Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko bulego publiko honetan espedientea bat ireki da «Asociación de Agencias Receptivas Turísticas de Euskadi» enpresa-elkartearen estatutuak aldatzeko dokumentazioa gordailutzea dela-eta. Espediente hori azterturik, ebazpena eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2019ko urriaren 24an, aipatutako enpresa-elkartearen estatutuak aldatzeko dokumentazioa gordailutzeko eskatzeko eskabidea aurkeztu da. Dokumentazioa aztertuta, azaroaren 12an, dokumentazio osagarria eskatu zen. Eskatutako dokumentazio hori 2019ko azaroaren 28an eta abenduaren 16an sartu zen Lan eta Justizia Sailean.

Bigarrena.– Aurkeztutako dokumentazioa bat dator Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan ezarritakoarekin, eta dokumentazio horretan honako dokumentu hauek daude jasota: gordailutze-eskabidea, batzar orokorraren akta –non estatutuak aldatzeko erabakia hartu baitzen– eta aldatutako estatutuen testu osoa; eta izenpetzaileen nortasuna egiaztatzen duen dokumentazioa.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoa da elkartearen jarduketa-eremua, estatutuetako 4. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Aurrekari horiei zuzenbideko oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:

ZUZENBIDEZKO OINARRIAK

I.– Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeko eskumena organo honi ematen zaio Eusko Jaurlaritzaren dekretu honen 9.1.m) artikuluaren bidez: Lan eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 84/2017 Dekretua, zeina aldatu baitzuen maiatzaren 28ko 81/2019 Dekretuak –Lan eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen dekretua aldatzekoa, hain zuzen–.

II.– Administrazio-prozedura honetan aplikagarri den funtsezko araudia jasota dago apirilaren 1eko 19/1977 Lege Organikoan eta Sindikatuen eta Enpresa Erakundeen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan.

III.– Gordailutzeko aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, zuzenbidearen araberakoa dela egiaztatu da. Horrenbestez, gordailutzeko onartu behar dira bai aipatutako enpresa-elkartearen estatutuak aldatzeko dokumentazioa bai estatutu aldatuak, eta horren berri eman.

Aipatutako oinarriak eta oro har aplikatzekoak diren xedapenak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agindua ematea gordailutu daitezen «Asociación de Agencias Receptivas Turísticas de Euskadi» enpresa-elkartearen estatutuak aldatzeko akta eta aldatutako estatutuak.

Bigarrena.– Agindua ematea gordailutze hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, Sindikatuen eta Enpresa Erakundeen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

Hirugarrena.– Eman den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak ebazpen honek.

Laugarrena.– Interesdunek aztertu ahalko dute gordailututako dokumentua, eta horren kopia eskatu, bai eta aurkaratu ere Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salaren aurrean, Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean ezarritakoari jarraikiz (2011ko urriaren 11ko BOE).

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 20a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.


Azterketa dokumentala