Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2020ko urtarrilaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
364

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 30ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariarena, zeinaren bidez esleitzen baitira hainbat entitateetako langileen prestakuntzarako laguntzak.

2019ko ekainaren 4ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-administrazio eta foru-administrazio enplegatuen prestakuntza finantzatzera bideratutako laguntzen deialdia egiten duen ebazpena argitaratu zen.

Halaber, 2019ko irailaren 4an behin-behineko laguntzak esleitzen zituen ebazpena argitaratu zen.

Planaren betearazpena justifikatzeko epea amaituta, eta aipatutako ebazpenean ezarritakoa betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honako laguntza hauek behin betiko ematea, aipatzen diren entitateetako prestakuntza finantzatzeko:

AUTONOMIA-ERKIDEGOKO UDAL-ADMINISTRAZIOAK:
(Ikus .PDF)
AUTONOMIA-ERKIDEGOKO FORU-ADMINISTRAZIOAK:
(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Agintzea dirua itzultzeko izapideak egiten hasteko, esleitutako behin betiko zenbatekoa baino gehiago jaso duten entitateen kasuan.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri administrazio-bidean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluak arautzen duen moduan.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari aurkez dakioke administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Errekurtsoa jartzeko epea bi hilabetekoa izango da, jakinarazi eta biharamunetik hasita, aipaturiko 29/1998 Legearen 46. artikuluak esan bezala.

Hala ere, aldez aurretik, Erakunde honi errekerimendua egin ahal izango zaio, egintza ezezta dezan. Errekerimendua IVAPeko zuzendariari zuzendu beharko zaio, idazki arrazoitu baten bidez. Errekeritzeko epea bi hilabetekoa izango da, Ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekerimendua jaso eta hurrengo hilabetean erantzunik ematen ez bazaio, ukatutzat joko da (29/1998 Legearen 44. artikulua). Aurretik errekerimendua izan bada, Administrazioarekiko Auzietako errekurtsoa jartzeko epea berariazko akordioa jasotzen den edo isilbidez ezeztatuta jotzen den hurrengo egunetik aurrera zenbatuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 30a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala