15. zk., 2020ko urtarrilaren 23a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (198 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
314
EDIKTUA, diru kopuru bat erreklamatzeko bideratutako 743/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.
Judizioa: 743/2019 hitzezko judizioa.
Gaia: diru kopuru bat erreklamatzea.
Demandatzailearen prokuradorea: Itziar Landa Irizar.
Judizio horretan erabaki hau hartu da:
– Ediktu honen bidez Rafael Tiburciori eta Maria Sol Tiburcio Contrerasi jakinaraztea aipatu prozesuan 2019-11-12an eman den epaia. Interesdunek bulego judizial honetan eskura dezakete epaiaren kopia, oso-osorik haren berri izan dezaten.
Ebazpen horren aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.
Pertsona horien gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeak 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 10a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.