Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2020ko urtarrilaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
312

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko 212/2019 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: prozedura arrunta 212/2019.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Victoria Carlota Terceño Jimenez.

Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2020-01-02an eta amaiera eman zitzaion prozesuari.

Carmen Pedreira Abonjo demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu bidez jakinaraztea.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.

Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta oso-osorik aztertu ahal izango du bertan.

Bilbao (Bizkaia), 2020ko urtarrilaren 2a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala