15. zk., 2020ko urtarrilaren 23a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (258 KB - 2 orri.)
- EPUB (235 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
306
EBAZPENA, 2019ko abenduaren 17koa, Hezkuntzako sailburuordearena, zeinaren bitartez argitara ematen baitira Irale programan parte hartu duten Hezkuntza Sailaz kanpoko euskaltegiei edo hizkuntza-aholkularitzako entitateei emandako laguntzak, 2018-2019 ikasturteko bigarren txandako ikasleen matrikula-gastuengatik.
Eginbide hori zuzen eta garaiz burutu ahal izateko, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2018ko ekainaren 19ko Aginduak (2018ko uztailaren 3ko EHAA) jakinarazi egin zituen 2018ko udarako eta 2018-2019 ikasturterako Irale programaren Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko ekintzak, bai eta horietan parte hartzeko deialdia ere.
Agindu horren ondorioz, Hezkuntzako sailburuordearen 2018ko irailaren 11ko Ebazpen bidez (2018ko irailaren 25eko EHAA), 2018-2019 ikasturtean irakastorduetatik kanpoko jardueretan parte har zezaketen entitate edo euskaltegien zerrendak argitaratu ziren.
Ebazpen horrek, bere xedapen gehigarrian, jatorrizko materiala eta material espezifikoa prestatzeari buruzko gastuak arautzen ditu, bai eta, zenbait kasutan, joan-etorri gastuak ere.
Horren guztiaren garapenez, Hezkuntza Sailari dagokio euskaltegi eta irakaskuntza-elkarte bakoitzak jaso beharreko dirulaguntza ematea, 2018-2019 ikasturteko bigarren hiruhilekoan emandako eskolen kontzeptuagatik. Hori dela eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ebazpen honen eranskinean azaltzen den bezala, argitara ematea 2018-2019 ikasturteko bigarren txandako matrikula-kostuengatik dirulaguntzak jasoko dituzten euskaltegien eta irakaskuntza-elkarteen zerrenda eta emandako dirulaguntzen kopuruak.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak honen berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 17.
Hezkuntzako sailburuordea,
MIREN MAITE ALONSO ARANA.