Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2020ko urtarrilaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
296

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 26koa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Ane Sarasola Iñiguez andreak gainditu egin duela 2019ko ekainaren 26ko ebazpenak (EHAA 2019-07-11) dei egindako hautapen prozesua, Fisika Aplikatua jakintza arloan irakasle agregatuaren plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Ane Sarasola Iñiguez andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zkia.: ***3228**. Kodea: AGC8L1 – D00057-10. Jakintza arloa: Fisika Aplikatua. Saila: Fisika Aplikatua I. Ikastegia: Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. Hizkuntz eskakizuna: hirueleduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Akustika» eta «Ingeniaritzaren Oinarri Fisikoak»

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2019ko abenduaren 26a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017/02/03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala