Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2020ko urtarrilaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
235

EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 14koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, zeinaren bidez zuzentzen baitira ebazpen honetan aurkitutako hutsak: Ebazpena, 2019ko abenduaren 5ekoa, zeinaren bidez esleitzen baitira Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2019ko irailaren 12an emandako Aginduan finkatutako dirulaguntzak (Hedabideak deialdia).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden akatsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta testuingurutik argi ondorioztatzen ez badira eta horiek zuzentzeak dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzea badakar.

Era horretako hutsak aurkitu dira Hizkuntza Politikarako sailburuordearen 2019ko abenduaren 5eko Ebazpenean. Ebazpen horren bidez, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2019ko irailaren 12ko Aginduan (Hedabideak deialdia) ezarritako dirulaguntzak esleitzen dira (2020ko urtarrilaren 10eko EHAA, 6. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

I. eta II. eranskinak, 2020/76 (3/2) eta 2020/76 (3/3) orrialdeetan daudenak, okerrak dira, eta, beraz, honako hauek jarri behar dira haien ordez.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 14a.

Hizkuntza Politikarako sailburuordea,

MIREN DOBARAN URRUTIA.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala