Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 2020ko urtarrilaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
175

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 27koa, Osasuneko sailburuordearena, 2019ko deialdian aurkeztutako osasun-arloko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzak ematen dituena: 1. lerroa «Osasun-arloko ikerketa-jarduera sustatzea».

Osasuneko sailburuaren 2019ko apirilaren 30eko Aginduaren bitartez (2019ko maiatzaren 20ko EHAA, 93. zk.) iragarri zen osasun-arloko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako 2019ko laguntzen deialdia.

Agindu horren 13. artikuluan dago xedatuta aurkeztu diren eskabideak izapidetuko direla lerro bakoitzerako prozedura desberdin bat hartuta (6. artikuluan adierazitakoarekin bat), eta bakoitzak bere ebazpena izango duela. Osasuneko sailburuordeari dagokio agente eskatzaileek proposatutako gai guztiak erabakitzeko ebazpenak ematea, balorazio-batzordeak proposatuta.

«Osasun-arloko ikerketa-jarduera sustatzea» izeneko 1. lerroan aurkeztu diren eskabideak ikusita, balorazio-batzordearen proposamena aztertuta, eta harekin ados egonik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea I. eranskinean adierazitako osasun-arloko ikerketa-jarduera sustatzeko ikerketa- eta garapen-proiektuen (I+G) eskaerak.

Bigarrena.– Ukatzea II., III. eta IV. eranskinetan adierazitako osasun-arloko ikerketa-jarduera sustatzeko ikerketa- eta garapen-proiektuen (I+G) eskaerak, azaldutako arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen denetik hasita, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan. Horretaz gain, ongi iritzitako beste edozein errekurtso ere erabil dezakete.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 27a.

Osasuneko sailburuordea,

IGNACIO JESÚS BERRAONDO ZABALEGUI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala