Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 2020ko urtarrilaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
174

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 19koa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez Roche «Stop fuga de cerebros» doktoretza ondorengo laguntzak eskaintzen diren.

2019ko urriaren 16ko aginduaren bidez, Osasuneko sailburuak, Roche «Stop fuga de cerebros» doktoretza ondorengo laguntzetarako deialdia onesten du, eta hala dator jasota 2019ko urriaren 25eko EHAAn, 204. zk.

Ebazpen horren 24. artikuluan zehazten denez, Osasuneko sailburuordeak esleituko ditu laguntza horiek, EHAAn argitaratuko den Ebazpen bidez, Balorazio Batzordeak proposatutakoen arabera.

Aurkeztu diren eskakizunak ezagututa eta Balorazio Batzordearen proposamena aztertu ondoren, eta harekin bat eginez

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean adierazitako ikerketa proiektuak finantzatzea.

Bigarrena.– II. eranskinean datozen eskakizunak atzera botatzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka helegitea aurkeztu ahalko da oinarri arautzaileen 25.4 artikuluak bildutakoa beteaz, gora jotzeko helegitea jarri ahal izango dute nahi duten entitate eskatzaile guztiek.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 19a.

Osasuneko sailburuordea,

IGNACIO JESÚS BERRAONDO ZABALEGUI.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala